Zerbitzuak

Mendatan garraiatutako ikasleak ditugu. Artondoko autobusak ekartzen ditu ikastetxera. Autobusak ondorengo ibilbideak egiten ditu:

1.IBILBIDEA:
GERALEKUAK: Elorriaga, Santuaran, Itsaspe, Kortaberri, Zalbide, Antzuitza eta Deba.   Goizeko 7:45ean hasi eta 8:25ean ikastetxean.

 2. IBILBIDEA:
GERALEKUAK: Mugarri, Aitxola, Endoia, Aldazabal, Arruan Zahar eta Itziar.
(Ibilbide honetako garraiatuek 3.ibilbideko garraio hartzen dute Itziarren). Goizeko 7:20an hasi eta 8:00etan Itziarren.

 3. IBILBIDEA:
GERALEKUAK: Itziar, Kanpina, Gasolindegia eta Deba. Goizeko 8:00etan hasi eta 8:20an ikastetxean.

 Ikasturte honetan, garraioa guztira 40 ikaslek erabiltzen dute.
Mailaz maila:
  • 1. Maila:    9
  • 2. Maila :   10
  • 3. Maila:    5
  • 4. Maila:    16

Jantokia Haur eta Lehen Hezkuntzako Luzaro ikastetxearekin batera konpartitzen dugu eta Luzaro ikastetxean kokatua dago.

Jantokia erabiltzen duten ikasleen kopurua orotara:   174

Mailaz maila :

  • 1. Maila  :      34
  • 2. Maila :       48
  • 3. Maila :       39      
  • 4. Maila :       53

 

Jantokia erabiltzeagatik ikasleek ordaintzen dutena:

  • Garraiatuek:         2,80€
  • Ez garraiatuek:    4      €
  • Aldizkakoek:        4,60 €

 

Jantokiaren ordutegia:

L.H.ko eta D.B.H.ko ikasleek bi txandatan bazkaltzen dute. Gure ikastetxekoek bigarren txandan bazkaltzen dute, 13:30 - 14:00 bitartean.

Jardunaldi etengabea egiten den egunetan jantokiko ordutegia 14:30 – 15:15 bitartekoa da.

 

Jantokiko Zaintzaileak: bost dira eta Baikarak kontratatzen ditu. Honako hauek dira:        

  • Miren Josu Carracedo
  • Eloisa Iriarte
  • Leire Odriozola
  • Iparragirre Garbiñe
  • Ruth

 

MENDATA Institutuan, eskola komunitateko beste partaideekin elkarlanean, Hezkuntza Proiektoan ezarritako helburuen lorpenerako eta kulturaren sustapenerako LIBURUTEGIA dugu.

 Liburutegiak eskaintzen du:

  • Ikasi eta lanak egiteko gune eta baliabideak.
  • Informazioa aurkitzeko kontsulta liburu eta ordenagailuak.
  • Bertan irakurtzeko, nork bere kasa edo LIBURUZ BLAI programaren barruan, hiru mila inguru ale.
  • Liburuen mailegu zerbitzua.

 

Ordutegia:

Astelehena- asteartea- osteguna

  • jolas ordua: 10:20 – 10:50
  • jolas ordua: 12:45 – 13:30

 Asteazkena – ostirala

  • jolas ordua: 10:20 – 10:35
  • jolas ordua: 12:25 – 12. 40