ESKULIBURUA
HEZKUNTZA PROIEKTUA
HEPRO BER:1
HEZKUNTZA PROIEKTUA
MENDATA BHI
www.mendatabhi.net
PRESTATUA:I.S.
Data:2008/05/28
ONETSIA: I.S.
Data: 2008/05/28
HEZKUNTZA PROIEKTUA
HEZKUNTZA PROIEKTUA
HEPRO
BER:1
0.- AURKIBIDEA
1.- AURKEZPENA
1.1.- Ikastetxearen deskribapen fisikoa eta aipamen historikoa.
1.2.- Ikastetxearen zeregina.
2.- KUDEAKETA SISTEMAREN IRISMENA. ESKEINITAKO ZERBITZUEN
DESKRIBAPENA.
3.- KUDEAKETA SISTEMAREN PROZESUAK.
3.1.- Ikastetxearen plan estrategikoa, urteko plana eta antolakuntza.
3.2.- Hezkuntza eskaintza , kurtsoen zehaztapena eta matrikulazioa.
3.3.- Ez adostasunen kudeaketa.
3.4.- Dokumentazioaren eta erregistroen kudeaketa.
4.- IKASTETXEAREN KONPROMESOAK.
1.- AURKEZPENA
HEZKUNTZA PROIEKTUA
HEZKUNTZA PROIEKTUA
HEPRO
BER:1
1.1.- Ikastetxearen deskribapen fisikoa eta aipamen historikoa.
MENDATA BHI Deban kokaturik dagoen ikastetxe publikoa da, DBHko etapa
eskaintzen duen bakarra. Gure ikastetxeak jatorri sozio-ekonomiko eta linguistiko
desberdinak dituzten ikasleak biltzen ditu; eta honek errespetuan oinarrituriko elkarbizitza
bermatzera eraman behar gaitu. Eskola-mapa kontuan hartuz, inguru nahiko zabala
hartzen du: Deba, Itziar, Endoia, Lastur, Elorriaga eta Itxaspe.
Debako Mendata BHI ikastetxeak, DBHko ikastetxe independienteak, 1996ko
irailaren 1ean hasi zuen bere ibilbidea; hau da, 1996-97 ikasturtean sortu zen,
Hezkuntza Erreforma eta Eskola mapa berriaren ondorioz. D ereduko ikastetxea da.
Lehendabiziko bi urteetan, DBHko lehen zikloko ikasleekin osatu zen. Osio kalean
kokaturik zegoen. Ikasle zein irakasle Ostolaza ikastetxe publikotik eta Itziarko Ama
ikastolatik zetozen gehienbat. Desagertutako OHOko ikasle eta irakasleak ziren.
1998-99 ikasturtean Debako Itziarko Bidean egindako erainkuntza berrian kokatu
zen Mendata BHI ikastetxea.
Mendata BHI ikastetxea hiru solairuko eraikina da eta bertan DBHko bi zikloak
ezarrita daude. Lehen solairuan Orientazioa gela, Atezaintza, Liburutegia, Irakasle gela,
Idazkaritza, Zuzendaritza eta Teknologia eta Informatika gelak daude. Bigarrenean
mintegiak, laborategiak eta 3. eta 4. mailako gelak. Eta hirugarren solairuan 1. eta 2.
mailako gelak, Ikus-entzunezko, Musika, Plastika eta PT een gelak. Sotoan Gimnasioa
dago eta Kanpoaldean berriz, jolasgunea.
Gaur egun Deban bi ikastetxe publiko daude, LHko Luzaro ikastetxea eta DBHko
Mendata ikastetxea. Horrek gure ikastetxeak Luzaro ikastetxeko ikasle guztiak hartzen
HEZKUNTZA PROIEKTUA
HEZKUNTZA PROIEKTUA
HEPRO
BER:1
dituela esan nahi du. Horregatik, LHko Luzaro ikastetxearekin harreman estuak izateko
nahia azpimarratu nahi dugu, ikastetxe honekin koordinatzea ezinbestekotzat jotzen
baitugu.
HEZKUNTZA PROIEKTUA
HEZKUNTZA PROIEKTUA
HEPRO
BER:1
1.2- Irudi korporatiboa eta kudeaketa tresna nagusia
Ikastetxeak egina du bere irudi korporatiboa biltzen duen dokumentua. 1.996.urtean sortu
zen DEBA BHI izenarekin eta 1.997.ko ekainaren 19an Ordezkaritza Organo Gorenak
"MENDATA BHI" izena ezartzea erabaki zuen. Honetan bestetak beste, logotipoa eta
ikastetxean erabiltzen diren dokumentu, orri, kartazal, irakasle-koderno,.. ereduak biltzen
dira.
HEZKUNTZA PROIEKTUA
HEZKUNTZA PROIEKTUA
HEPRO
BER:1
Bestalde Interneten zintzilikaturik dugu gure WEB orria http://www.mendatabhi.net
Ikastetxe barneko informazioa kudeatzeko INTRANETa dugu antolatua. Tresna
honen bidez ikastetxearen kudeaketarako informazioa biltzeaz gain, mintegiek eta
irakasle bakoitzak euren lanerako karpetak dituzte:http://10.15.179.1/intraneta/.
HEZKUNTZA PROIEKTUA
HEZKUNTZA PROIEKTUA
HEPRO
BER:1
1.3.- Ikastetxearen eginkizuna.
Mendata Institutoaren Zeregina gizarteak behar dituen pertsonak hezi eta akademikoki
prestatzea da,
giza baloreetan oinarrituz,
aukera faltarik eduki ez dezaten, laguntza eta bideak emanez,
askeak izaten eta euskaldun nortasuna garatzen lagunduz,
errespetuan, konpromisoan, aniztasunean,
eta eurenganako konfidantzan oinarrituz.
Guzti hori lortze bidean ondorengo estrategiak bideratuko ditugu:
1. Etengabeko hobetze prozesua duen kalitatezko hezkuntza eskeini
2. Giro eta hezkuntza euskaldunean bizi, gure kultura eta hizkuntza baloratu,
aurrera bultzatu eta ikasleen partaidetza eta inplikazioa sustatu.
3. Aniztasunari erantzuna eman
4. Ikasleen beharrak kontuan hartuz, tutoretza indartu.
5. Informazio eta Komunikazio Teknologia berriak ezarri eta erabilera bultzatu
irakasleria eta ikasleriaren formazioa hobetzeko asmoz.
6. Ikasle, guraso, irakasle eta langile ez irakasleen arteko harremanak zaindu,
eskola komunitatea osatzen dugun guztion iritziak aintzakotzat hartuz dagokien organo
eta erabakietan.
7. Irakasleen prestakuntza eguneratu, gizartearen eskakizunei erantzuteko.
HEZKUNTZA PROIEKTUA
HEZKUNTZA PROIEKTUA
HEPRO
BER:1
8. Etorkinen hizkuntza arazo eta beraiek duten formazio oztopo bereziei
erantzuna ematen saiatu, ikastetxearen bitartez gizartean integrazioa lortu ahal izateko.
9. Ingururugiroaren garrantziaz jabetu, errespetatu, baloratu eta zaindu.
10. Ikasleak herriko bizitzan (kultura, kirola eta abar ...) errespetuz parte
hartzera bultzatu.
11. Zeharlerro eta ekintza osagarrien bitartez ikasleen hezkuntza osatu.
HEZKUNTZA PROIEKTUA
HEZKUNTZA PROIEKTUA
HEPRO
BER:1
ETORKIZUNARI BEGIRA
Etorkizunari begira Mendata Institutuak Debako D.B.H.ko Ikastetxe erreferentea izan nahi
du
- sortzen diren beharrei erantzunez.
- Kalitate maila egokia eskainiz..
- Ikasleen nortasunera egokituz.
- Finkatutako lan gogoa eta inplikazioa indartuz.
- Irakasleengan bultzatzen duen lanerako motibazioa, inplikazioa eta
erakargarritasunagatik.
- Ikastetxea denona dela sentiaraziz.
Honelako elkarbizitza izango duen ikastetxea nahi dugu:
Pertsona guztien arteko errespetuan oinarritutako Elkarbizitza,
Denon ahotsak entzuten eta kontutan izango dituen Elkarbizitza,
Elkar laguntza eta Solidaritatean oinarritutako Elkarbizitza,
Desberdintasuna aberastasun bihurtuko duen Elkarbizitza.
Denon eskubideak bermatuko diren Elkarbizitza,
Gatazketatik ikasteko eta hobetzen joateko aukera emango duen
Elkarbizitza.
HEZKUNTZA PROIEKTUA
HEZKUNTZA PROIEKTUA
HEPRO
BER:1
2.- KUDEAKETA SISTEMAREN IRISMENA. ESKEINITAKO ZERBITZUEN
DESKRIBAPENA.
Hezkuntza produktu edo zerbitzua ikastetxeak ematen dituen kurtsoak dira.
Ikastetxeak eskaintzen dituen kurtso multzoek osatzen du bere hezkuntza-eskaintza.
Hezkuntza proiektu honetan definitutako kalitate-kudeaketa sistemak heziketako zerbitzu
hauei eragiten die:
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza "D" ereduan.
Hezkuntza etapa hau bi ziklotan banatzen da.
· Lehen zikloak bi maila ditu:
· 1.MAILA
· 2.MAILA
· Bigarren zikloak ere bi maila ditu:
· 3.MAILA
· 4.MAILA
Bestalde, aniztasunari erantzuna emanez ondorengo taldeak osatu dira:
· 1. zikloko ikasleentzat H.B.E.P. gela.
· 2. zikloko ikasleentzat, berriz, Aniztasun Curricularreko gela.
HEZKUNTZA PROIEKTUA
HEZKUNTZA PROIEKTUA
HEPRO
BER:1
3.- KUDEAKETA SISTEMAREN PROZESUAK.
3.1.- Plan Estrategikoa eta Urteko Plangintza. Hezkuntza eskaintza, Matrikulazioa eta
publizitatea. Antolakuntza Akademikoa.
3.1.1.- Plan Estrategikoa eta Urteko Plangintza: PR0101
Prozedura honek Ikastetxearen Zeregina zehaztu eta berrikusteko bideak ezartzen
ditu; hala nola, Ikastetxeko Urteko Plangintzaren osaketa, jarraipena, balorazioa eta
errebisioa egiteko prozedura
Ikastetxearen Zereginaren ondorioz, ikastetxeko Plan Estrategikoa eta
Ikastetxearen Urteko Plana deritzon dokumentuak sortzen dira.
Plana egiteko iturri nagusiak hurrengoak dira:
· Aurreko urteko memoria.
· Ikastetxearen Zeregina eta Plan Estrategikoa.
· Ikastetxeko Proiektuak
· Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak ikasturtea antolatzeko bidalitako
ebazpena.
· Formazio ekintzen planifikazioa, ekintza osagarriak, eskolaz kanpoko
ekintzak eta Eskola Zerbitzuak.
· Urteko Gestio programa.
HEZKUNTZA PROIEKTUA
HEZKUNTZA PROIEKTUA
HEPRO
BER:1
3.1.2.-Hezkuntza eskaintza: PR 0102
Hezkuntza-eskaintza onesteko, eskainiko diren formazio kurtsoak, eta euren
zehaztapenak egiteko eta, halaber, kurtsoei buruzko publizitatea eta informazioa
garatzeko prozedura hau erabiltzen dugu.
3.1.3.- Matrikulazioa eta publizitatea: PR 0103
Prozedura honek Ikasleriaren aurrematrikulazio eta matrikulazioa nola egin
zehazten du.
3.1.4.- Antolakuntza Akademikoa: PR 0104
Prozedura honen arabera egiten da: Kurtsoareren planifikazioa, irakasleriaren
eginkizunak eta ordutegia, ikasleriaren ordutegiak eta baliabideen planifikazioa (irakasgai,
gelak, gela bereziak eta bitarteko didaktikoak).
HEZKUNTZA PROIEKTUA
HEZKUNTZA PROIEKTUA
HEPRO
BER:1
Ondoko fluxu diagrama lagungarri egiten da:
FLUXU-DIAGRAMA
HEZKUNTZA PROIEKTUA
HEZKUNTZA PROIEKTUA
HEPRO
BER:1
3.2.- Irakaskuntza-ikaskuntza prozesuen deskribapena eta kontrola.
Zerbitzuak emateko prozesua (kurtsoak ematea) identifikatu eta planifikatu egin da eta
kontrolatutako baldintzetan gauzatu dela ziurtatzen da. Baldintza horien barruan hauxe
sartzen da:
· Kurtsoak emateko era; prozedimentuetan dokumentatuta (PR02XX).
· Kurtsoak emateko prozesuaren parametroen kontrola, jarraipenaren eta
neurketaren bidez. Kontrol hori kontrol-planetan dago dokumentatuta (KP02XX).
Irakaskuntza-/ikaskuntza-prozesuaren barruan hainbat azpiprozesu daude:
PR 0201 Harrera
PR 0202 Programazioa
PR 0203 Gelako jarduerak
PR 0204 Ebaluazioa
PR 0205 Tutoretza eta orientazioa
Azpiprozesu bakoitzean ekintzaren nondik norakoak eta garapena deskribatzen
dira.
Azpiprozesua gainbegiratzeko eta kontrolatzeko, kontrol planak (KP0201, KP0202, KP0203, KP0204, KP0205) prestatzen dira, eta horietan zehaztutakoaren
betetze-maila kontrolatzeko irizpideak definituko dira.
Parametro horien jarraipenerako eta neurketarako sistematika KPEMAI kontrol
planean jasotzen da, eta plan horretan kalitatearen inguruko ezaugarriak, adierazleak eta
onespen-irizpideak dauden definiturik.
HEZKUNTZA PROIEKTUA
HEZKUNTZA PROIEKTUA
HEPRO
BER:1
Ondoko fluxu diagrama lagungarri egiten da:
FLUXU-DIAGRAMA
HEZKUNTZA PROIEKTUA
HEZKUNTZA PROIEKTUA
HEPRO
BER:1
3.3.- Emaitzen neurketa eta kudeaketa.-
Ikastetxeak, nahita sortutako zerbitzu ez-adostuak ez dituela sortzen ziurtatzen du;
horretarako, PR 0301 prozeduran finkatutakoa kontuan hartuta egiten da kontrola.
Ikastetxeak ez-adostasunen arrazoiak aztertzen ditu, eta jarduerak zehazten eta ezartzen
ditu berriro gerta ez daitezen.
3.4.- Dokumentazioaren eta erregistroen kudeaketa.
Kalitate-kudeaketa sistemak eskatutako dokumentazioaren kontrola PR 0401
prozeduran finkatutakoaren arabera egiten da.
HEZKUNTZA PROIEKTUA
HEZKUNTZA PROIEKTUA
HEPRO
BER:1
4.- IKASTETXEAREN KONPROMESOAK.
1) Mendatako institutoak, gure ikastetxera datozen ikasle, irakasle eta guraso
berrientzat HARRERA PROGRAMA zehaztua edukiko du.
2) Ikastetxeko arlo guztietako programazioak eginda egongo dira ekainaren 30erako.
3) Ikasturte amaieran arlo bakoitzaren programazioaren berrikusketa egingo da,
ikasturtean zehar egindakoa aztertuz, eta beharrezkotzat jotzen bada, hurrengo
ikasturterako aldaketak eginez.
4) Irakasle berriei, ikastetxean sartu bezain pronto, eskura jarriko zaie/zaizkie, eman
behar duten/dituzten irakasgaiak kontutan hartuta berauei dagozkien bai
PROGRAMAZIOA eta baita MEMORIA ere.
5) Ikasturte guztien amaieran, bateratutako ereduan, irakasle guztiok irakasgaiko
memoria idatziko dugu zeinetan programatutakoaren emaitzak eta datorren
ikasturteari begira egin beharreko aldaketak proposatuko diren.
6) Programatutakoaren %100 emango da ohiko egoeretan eta programatutako
klaseen %90 emango da, gutxienez, ohiko egoeretan.
7) Ikas-irakas prozesuaren eguneroko jarduna Irakaslearen Koadernoan idatzita
geldituko da, honela, ezusteko baten aurrean ordezkari batek eragozpenik gabe
prozesuarekin jarrai dezan.
8) Behar bereziak - CEIak..-dituzten ikasleei banakako programazioak eskeiniko
zaizkie eta euren jarraipena ikasturte osoan zehar luzatuko da. Honetarako HPBk
dituzten ikasleei buruz erabakiak hartzeko PTak eta Orientatzaileak astero ordu bat
hartuko dute bilera egiteko., PT eta arloko irakasleen arteko koordinazioa ere
burutuko dugu eta ikasturte amaieran euren memoriak ere idatziko dira.
9) Arlo bakoitzak bere ebaluaziorako irizpideak zehaztuta dauzka eta berauen berri
ikasleei ezezik hala eskatzen duten gurasoei ere emango zaie.
HEZKUNTZA PROIEKTUA
HEZKUNTZA PROIEKTUA
HEPRO
BER:1
10) Urte batetik bestera, gutxienez, ikasleen %85ak promozionatuko du.
11) Institutuko lehen mailetako tutoreek Lehen Hezkuntzatik datozen ikasleen berri
jakingo dute. Honela, aldez aurretik hartu beharreko erabakiak hartuko dira eta
gainontzeko informazioaren konfidentzialtasuna gordeko da ikasle hauen jarraipen
estuagoa egingo delarik. Honetarrako tutoreek+ikasketa buruak+orientatzaileak,
LHko irakasleekin bilera egingo dute.
12) Orientazio zerbitzuaren eta tutoreen eskutik gurasoei zein ikasleei (tutoretza
orduan) DBHko ibilbide ezberdinen berri emango zaie, aukerak egiteko prozesuak
erakutsiz. Era berean DBH ondorengo ikasketei buruzko orientazioa ere egingo
zaie.
13) Institutuko gurasoei ikastetxearen eta beronen antolaketaren berri ematen duen
IKASTURTEKO GIDA izeneko dokumentua emango zaie ikasturteko lehen bileran.
14) Ikasleen eta irakastaldeen etengabeko jarraipena egingo dugu ikasturtean.
Lehengo ebaluazioan zehar bi aurrebaluazio eta ebaluazioa egingo dira; bigarren
eta hirugarrenean aurreebaluazioa eta ebaluazioa. Gurasoekiko loturak bai aurrez
aurreko bileren bitartez, bai bakarkako elkarrizketen bitartez eta baita idatzizko zein
telefono bidezko elkarrizketen bitartez egingo dira. Ebaluazio bakoitzean hauetariko
bat gutxienez burutuko dugu.
15) Aurreko konpromisoren bat, dagokion egoerak hala agindu duelako, beteko ez
bagenu Kalitate Kudeatzeko Sistemak agindu bezala, berehala, hobekuntza
prozesua jarriko genuke martxan ez-adostasun hori berriro gerta ez dadin.