NORTASUNA
MENDATA institutua Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzarako Proiektu publikoa eta dohainekoa da, D ereduan diharduena. Definitzen da: Plurala, anitza, euskalduna, demokratikoa, gizartearen zerbitzura, gizartearen eta kulturaren ikuspegitik inguruan errotua, aniztasunaren integratzailea, sormen gaitasunen eta izpiritu kritikoaren saltzailea, eta desberdintasunaren orekatzailea.
HEZKUNTZA PROIEKTUAREN ILDO NAGUSIAK
- Ikaslea:
Ikasleen nortasunaren garapena eta prestakuntza integrala sustatzea, horretarako elkarbizitza demokratikoa ahalbidetzen duten baloreetan oinarrituz, eta besteak beste gaitasun eta jarrera kritikoa, berdintasuna, justizia, partaidetza, aniztasunarekiko errespetua sustatuz, baita kontzientzia-askatasunarekiko errespetua, elkartasuna, gizarte-mailako kezkak, tolerantzia eta elkarrenganako errespetua, eta giza eskubideen defentsa ere sustatuz.
- Euskara / Kultura:
Ikasle guztiei, baldintza berdinetan, derrigorrezko hezkuntzaren etapa amaitzean bi hizkuntza ofizialak jakingo dituztela ziurtatzea, euskararen erabilera eta euskararen normalkuntza-prozesua sustatuz.
Euskararen erabilera bultzatuko dugu elkarren arteko harremanetan, hala eskola giroan nola kanpoan.
Ikasleei, euskal herriko kide izaki euren kultur nortasuna ulertzen laguntzea, horretarako euren historia eta kultura ezagutuz, eta ikasleei euren geografia-ingurunean, baita gizarte-ingurunean, ekonomia-ingurunean eta kultur ingurunean ere errotzen lagunduz.
Euskal kultura eta hizkuntza indartzeko guztion konpromezua lortu, etorkinak integratzeko ere aukerak jorratuz.
EUSKAL KULTURA bultzatuko dugu, haren ezagutza, transmisio eta bizipenari loturiko ihardunak eratuz, eta besteek antolatutakoetan parte hartuz.
3. Garapena:
Gure hezkuntza prozesuan zehar, ikasleen adimen eta gizarte-garapena neurtzen eta lantzen ditugu, ikasle horiek erraztasunez eta naturaltasunez egokitu daitezen gizartean eta hartan sortuko zaizkien arazoei egokien aurre egin diezaieten. Halatan, txikitatik bultzatuko dira haiengan norberaren AUTONOMIA, heziketa eta gaitasunen GARAPENA, hala eguneroko lanean nola irakasleekiko edo lagunekiko harremanetan, SORMENA, AURKIKUNTZETARAKO IRRIKIA eta KRITIKARAKO GAITASUNA.
Horrenbestez, norberaren AUTONOMIA bultzatuko dugu, ikaslearen pertsona-garapena kontutan izanik betiere.
4. Heziketa orokorra:
Nortasuna eta prestakuntza integrala askatasunez garatzen lagundu, elkarbizitza demokratikoa ahalbidetzen duten baloreetan oinarrituz; pertsonaren alderdi guztiak garatuz, ezagupenean, trebetasunean eta giza baloreetan, prestakuntza pertsonalizatua eskaini.
Ikasleak bere osotasunean hezi, balore positiboak landuz, aniztasunean, euskaraz, inguruan errotua, sormen gaitasunekin, izpiritu kritikoarekin, errespetuaz (elkarrekikoa, beste kulturekikoa, eta ingurumenarekikoa), edozein itxaropen betetzeko aukera emanez bizitzari aurre egiteko
Programazio akademikoez gain, ume eta gazteen bizitzan interesgarri diren gaietan ere hezi.
5. Hizkuntzak:
Hizkuntza ezberdinen garapenari dagokionez, tratamendu errealista, funtzional eta irekia eskainiko dugu.
6. Aniztasuna:
Ikasle bakoitzaren izaera eta egoera kontutan hartuz, ikasle bakoitzak aurrerapena egin dezan saiatuko da eskola.
Ikastetxe BATERATZAILEA da gurea, ikasleen aniztasunari eta hezkuntza beharrei egoki erantzun nahi diena. Horrenbestez:
· Eskola-bizitzaren aberasgarri gisa erabiliko da aniztasuna.
· Irakaskuntza-ikaskuntza prozesuaren garapena bultzatuko da ikasleen artean.
· Behin behineko edo behin betiko hezkuntza beharrak dituzten ikasleei erantzuteko baliabideak antolatuko dira.
7. Partaidetza:
Irakasleek, gurasoek eta ikasleek, ikastetxeen kudeaketan demokratikoki parte hartzeko duten eskubidea sustatzea eta ziurtatzea.
Ikastetxearen garapenerako ikasle, guraso eta irakasleon parte hartzea bultzatu, lanarekiko inplikazioa eta ilusioa sortu, eta ongi egindakoak baloratu eta ezagutarazi.
|