MENDATA BHI
Non gaude
Aurkezpena
HEZKUNTZA PROIEKTUA
Antolaketa
Gure izaera
Baliabideak
 HEZKUNTZA ESKAINTZA
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza
 HEZKUNTZA PROIEKTUA
Aniztasuna bideratzeko tailer eta ekintzak
Eskola Agenda 21
IKT
Orientazio Plana
Prentsa tailerra
 ZERBITZUAK
Liburutegia
Jangela
Garraioa
 IDAZKARITZA
Izapideak
Helbidetegia
   
Plazaguneak garatuta
Plazaguneak garatua
Mendata BHI
Aurkezpena

Pagina nueva 1

Ikastetxearen deskribapen fisikoa eta aipamen historikoa

 

MENDATA BHI Deban kokaturik dagoen ikastetxe publikoa da, DBHko etapa eskaintzen duen bakarra. Gure ikastetxeak jatorri sozio-ekonomiko eta linguistiko desberdinak dituzten ikasleak biltzen ditu; eta honek elkarbizitza tolerante eta errespetutsua bermatzera eraman behar gaitu. Eskola-mapa kontuan hartuz, inguru nahiko zabala hartzen du: Deba, Itziar, Endoia, Lastur, Elorriaga, Itxaspe.

 

Debako Mendata BHI ikastetxeak, DBHko ikastetxe 1ndependienteak, 1996ko irailaren 1ean hasten du bere  ibilbidea; hau da,  1996-97 ikasturtean sortzen da, Hezkuntza Erreforma eta Eskola mapa berriaren ondorioz. D ereduko ikastetxea da.

 

Lehendabiziko bi urteetan, DBHko lehen zikloko ikasleekin osatu zen. Osio kalean  kokaturik zegoen. Ikasle zein irakasle Ostolaza ikastetxe publikotik eta Itziarko Ama ikastolatik zetozen gehiengo batean. Desagertutako OHOko ikasle eta irakasleak ziren.

1998-99 ikasturtean Debako Itziarko Bidean egindako erainkuntza  berrian kokantzen da  Mendata BHI ikastetxea. Ikasturte honetan DBHko bigarren  zikloa ezartzen da.     

 

Mendata BHI ikastetxea hiru solairuko eraikina da eta bertan DBHko bi zikloak ezarrita daude. Lehen solairuan Teknologia gela, Informatika gelak, atezaintza, liburutegia, Orientazioa gela, Irakasle gela, idazkaritza eta zuzendaritza kokatzen dira. Bigarrenean mintegiak, laborategiak eta 3. eta 4. mailako gelak. Eta hirugarren solairuan 1. eta 2. mailako gelak, Ikus-entzunezko gela, Musika gela eta Plastika gela.

Kanpoaldean jolasgunea dago kokatuta.

           

Gaur egun, Deban bi ikastetxe publiko daude, LHko Luzaro ikastetxea eta DBHko Mendata ikastetxea. Horrek esan nahi du gure ikastetxeak Luzaro ikastetxeko ikasle guztiak hartzen dituela. Horregatik, LHko Luzaro ikastetxearekin harreman estuak izateko nahia azpimarratu nahi dugu, ikastetxe honekin koordinatzea ezinbestekotzat jotzen baitugu.

 

           

 

 

 

 
 
Mendata: Agenda
2010 iraila
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30
Multimedia bilduma
Bisitaldi birtuala
Einika