Proiektuak
2.0 Eskola Programak aurrerapauso handia dakar; izan ere, hezkuntzan Informazioaren eta Komunikazioaren teknologia berriak sartzen ditu. Jaurlaritzaren Kontseiluak 2009ko ekainaren 5ean erabaki zuen Euskadin programa hori sartzea, eta hori 2011. urteko ekitaldian ikusiko da Bigarren Hezkuntzako lehen mailako ikasgelak guztiz digitalizatu, irakasleak software librea eta metodologia berriak erabiltzeko prestatu eta multimedia-edukiak egiten direnean.
HELBURUAK:
- Ohiko ikasgelak ikasgela digitalak bilakatzea
- Irakasleak IKT-dun gaitasunetan trebatzea
- Ikasgeletako metodologia aldaketari laguntzea
- Eten digitala murriztea
- Lan dinamikoa, partehartzailea, beste ikastetxeekin lankidetzan eta sarean sustatzea
- HEZIKETA KALITATEA HOBETZEA
GELA BAKOITZEKO EKIPAMENDUA:
- Armairu elektrifikatua eramangarrien bateriak kargatzeko eta berauek gordetzeko, 28 ekiporentzat.
Neurriak: 82 cm x 116 cm x 54 cm (zabalera x altuera x sakonera) - Arbela digital elkarreragilea: 77”-ko azalera aktiboduna eta altuera doigarria duena.
Neurriak: 165,7 cm x 125,7 cm x 13,0 cm (zabalera x altuera x sakonera) - Minieramangarri bat ikasle bakoitzeko.
- Wifiko sarbide gune bat, gelako ordenagailuak bai intranetera bai internetera konektatzea ahalbideratuko duena
IKASTETXE BAKOITZEKO EKIPAMENDUA
- Minieramangarriak + TFT + teklatua irakasleentzat
- Wifi kontrolagailu bat sare birtualak definitzeko, erabiltzaileak esleitzeko eta egiaztapena eta segurtasuna kontrolatzeko
ESKOLA AGENDA 21 : 2011/12 IKASTURTEA
Ikastetxeko kurrikulumean txertatuta dagoen gai bat izanik, urtero bezala, ikasturte honetan Agenda 21 proiektua jarraituko dugu lantzen.
Ikasturte honetan landuko den gai nagusia, MUGIKORTASUNA, izango delarik.
Gai honen barruan hausnartuko ditugu:
- Lurralde okupazioa (espazioa kotxeentzat edo umeentzat)
- Atmosfera eta kutsadura
- Eragina Biodibertsitatean
- Zarata kutsadura
- Hiri hondakinen sorrera
- Ondorioak osasunean
- Erregaiek eragindako kutsadura
Baita aurreko urteetan landu ditugun gaiak indartzen joango gara :
- Hondakinen kudeaketan , ipinita dauden zaborra bereizteko hiru ontzi desberdinen erabilpen zuzena sendotuz
- Birziklatutako paperaren erabilpena indartu
- Paper gastua jezteko jarduerak egin
- Uraren erabilpen zuzena bultzatu
- Elektrizitate gastua murriztu erabilpen zuzena bultzatuz eta landuz
Guzti hau aurrera eramateko jarduera desberdinak jorratuko ditugu:
1- Ikastetxean mugikortasun astea antolatu
2- Jostailuen bilketa kanpaina
3- Kontsumo arduratsua lantzeko kontsumo tailerrak egin Donostian
4- Herriko diagnosi bat egin. Bertan herriko mugikortasunaren hainbat parametro aztertuko dira:
- Herritarron mugikortasun ohiturak
- Trafikoa, zarata, garraio publikoa eta kutsadura atmosferikoa
5- Gidatzerakoan gasen emisioak murrizten ikasteko EVE k antolatu duen ikastaroan parte hartzea eskaini diegu irakasleei
HIP (HIZKUNTZA INDARTZEKO PROIEKTUA)
Gure herrira kanpotik etorri berriek ere hezkuntza eskubidea dute. Gure hezkuntza sistemak ahal duen guztia egin behar du ikasle hauei laguntzarik egokiena emateko. Hizkuntza Indartzeko Proiektua helburu horrekin sortu zen. Horretarako, euskal hizkuntza indartzeko gela daukagu ikasleen beharretara egokituta, eta ikasle hauei dagokien hezkuntza-errefortzua ematen zaie.
Proiektuaren bitartez egiten duguna honakoa da:
- Iritsi berri diren ikasleen harrera eta integrazioa erraztu, haien gaitasunak garatu ditzaten lagundu eta ikastetxeko jardueretan parte har dezaten sustatu.
- Ikasle horientzat banakako esku-hartze plana.
- Materialak eta edukiak egokitu, zikloko eta etapako curriculumaren ikuspegia aintzat hartuta.
- Euskara irakasteko jarduna planifikatu.
- Hezkuntza-prozesuan kulturarteko ikuspegia landu.
Arduraduna: Kontxi Bengoetxea
Norentzat: gure hezkuntza sistemara etorri berriak diren ikasleentzat
2000-2001 ikasturtean DBHko laugarren mailako ikasleei zuzendurik hasitako tailer hau, egun, hirugarren mailakoei zuzenduta dago. Aukerako arlo honen xederik behinena hilero aldizkari bat egin eta argitaratzea da. Horretarako, herriko ZUHATZA Euskara Elkarteak, Udalaren babesarekin, ateratzen duen BERRIKETAN aldizkariaren gazteentzako gehigarria (BERRIKETAN GAZTEA) osatzeko ematen zaigun aukera baliatzen dugu, astero bi orduko saioen bidez.
Arduraduna: Kontxi Bengoetxea
Norentzat: Ikasleentzat
INFORMAZIO eta KOMUNIKAZIORAKO TEKNOLOGIAK - TEKNOLOGIA BERRIEN BITARTEZ BETIKO BALOREAK INDARTU
1.- ASMOAK
IRAKASLEAK
- IKT-ak irakaslanean integratu eta bere erabilera programazioetan eta Zentroko Hezkuntza Proiektuan islatu.
- Metodologi aldaketa bat bultzatu. IKT-ak ikaste irakaskuntza prozesuan erreminta moduan erabiltzen irakasleak sustatu.
- IKT-en erabileraren bidez arlo bakoitzeko metodologia hobetzea laguntzeko irakasleei baliabide didaktikoak eman.
IKASLEAK
- Ikasleari gizartean eta ezagutzaren elkartean sartzen, parte hartzen eta ezagutzen lagun diezaion gaitasunen eta oinarriko trebetasunen garapena sustatu.
- Informazioa bilatu, aztertu integratu eta barneratuz ezagutza bihurtzea lortzeko gaitasunak eta trebetasun intelektualak garatu.
- Bakoitzeko garapen pertsonala eta intelektuala bultzatzeko osagai aberasgarri izan daitekeen taldean bizitzaren eraketa eta garapena indartu.
2.- HELBURUAK
IRAKASLEAK
- Hezkuntzaren kalitatea hobetze lagunduko duten irakasteko baliabide digitalak ezagutu, bildu eta antolatu (programak, aplikazioak hiztegiak, web orriak,...)
- Eguneroko irakaste eginkizunetan pixkanaka IKT-ak integratu.
- Ikasleekin IKT erabilera egokia izateko, ikastetxeari behar diren guneak eta teknologia egokiak eman.
- Informazio eta komunikazio teknologietan prestakuntza eta birziklapena.
IKASLEAK
- Teknologi berriak ezagutu eta erabili. Oinarrizko maila: fitxategiak landu, testu editoreak, nabigatzaileak eta posta elektronikoa.
- Ohiturak trebetasunak eta bilaketa estrategiak,aukeraketa eta informazio estrategiak hedatu.
- Taldean lana egiteko informazioa eta komunikazioa transmititzeko estrategia egokiak garatu.
- Lan intelektualaren erreminta gisa programak eta informatika aplikazioak ezagutu eta erabili.
3.- IKTen APLIKAZIO MAILA EZBERDINAK
- Irakaskuntzarako euskarri.
- Ikasleentzako ikasketaren eta ezagutzaren osagarri.
- Ikasle bakoitzak bere ikasketarako eta auto-ebaluaziorako osagai.
4.- ERABILI DITZAKEGUN PROGRAMAK ETA TRESNAK
- Posta elektronikoa
- Bilatzaileak.
- Interneteko baliabideak.
- Power Point.
- Irakaskuntzari laguntzeko programak.
- Hiztegi eta entziklopedi digitalak.
- Beste tresnak (Jklik, Hotpotatoes,...)
Globalizatutako teknologia aurrerapena prozesuan euskarak duen presentzia maila ez da euskaldunoi gustatuko litzaigukeena bezain altua.
Gure aldetik tinko jarraitzen dugu euskararen normalizazioaren borrokan, baina tamalez, IKT alor honetan aurrera egiteko ezinbestekoa zaigu erderaz dagoen materialea ere erabili izatea.
5.- BALIABIDEAK
- Arbela digitala.
- Informatikako gelak.
- Ordenagailuak.
- Proiektoreak.
- Inpresorak.
- Eskanerrak.
6.- EBALUAZIOA
Irakasleak
- Inplikazioa
- Formakuntza, Erabilpena, ..
Ikasleak
- Inplikazioa
- Lortutako helburuak.
- Baliabideak






