Mendata

Mendata Institutoaren Zeregina gizarteak behar dituen pertsonak hezi eta akademikoki prestatzea da,

  • Giza baloreetan oinarrituz,
  • Aukera faltarik eduki ez dezaten, laguntza eta bideak emanez,
  • Askeak izaten eta euskaldun nortasuna garatzen lagunduz,
  • Errespetuan, konpromisoan, aniztasunean,
  •  Eta eurenganako konfidantzan oinarrituz.

Ikastetxearen deskribapen fisikoa eta aipamen historikoa.

MENDATA BHI Deban kokaturik dagoen ikastetxe publikoa da, DBHko etapa eskaintzen duen bakarra. Gure ikastetxeak jatorri sozio-ekonomiko eta linguistiko desberdinak dituzten ikasleak biltzen ditu; eta honek errespetuan oinarrituriko elkarbizitza bermatzera eraman behar gaitu. Eskola-mapa kontuan hartuz, inguru nahiko zabala hartzen du: Deba, Itziar, Endoia, Lastur, Elorriaga eta Itxaspe.

Debako Mendata BHI ikastetxeak, DBHko ikastetxe independienteak, 1996ko irailaren 1ean hasi zuen bere  ibilbidea; hau da,  1996-97 ikasturtean sortu zen, Hezkuntza Erreforma eta Eskola mapa berriaren ondorioz.

Mendata BHI D ereduko ikastetxea da.

Lehendabiziko bi urteetan, DBHko lehen zikloko ikasleekin osatu zen. Osio kalean  kokaturik zegoen. Ikasle zein irakasle Ostolaza ikastetxe publikotik eta Itziarko Ama ikastolatik zetozen gehienbat. Desagertutako OHOko ikasle eta irakasleak ziren.

1998-99 ikasturtean Debako Itziarko Bidean egindako erainkuntza  berrian kokatu zen  Mendata BHI ikastetxea.

Iikastetxea hiru solairuko eraikina da eta bertan DBHko bi zikloak daude ezarrita. Lehen solairuan Orientazioa gela, Atezaintza, Liburutegia, Irakasle gela, Idazkaritza, Zuzendaritza eta Teknologia eta Informatika gelak daude. Bigarrenean mintegiak, laborategiak eta 3. eta 4. mailako gelak. Eta hirugarren solairuan 1. eta 2. mailako gelak, Ikus-entzunezko,  Musika, Plastika eta PT een gelak. Sotoan Gimnasioa dago eta Kanpoaldean berriz, jolasgunea.

Gaur egun Deban bi ikastetxe publiko daude, LHko Luzaro ikastetxea eta DBHko Mendata ikastetxea. Horrek gure ikastetxeak Luzaro ikastetxeko ikasle guztiak hartzen dituela esan nahi du. Horregatik, LHko Luzaro ikastetxearekin harreman estuak izateko nahia azpimarratu nahi dugu, ikastetxe honekin koordinatzea ezinbestekotzat jotzen baitugu.

Irudi korporatiboa

Ikastetxeak egina du bere irudi korporatiboa biltzen duen dokumentua. 1.996.urtean sortu zen DEBA BHI izenarekin eta 1.997.ko ekainaren 19an Ordezkaritza Organo Gorenak “MENDATA BHI” izena ezartzea erabaki zuen. Honetan bestetak beste, logotipoa eta ikastetxean erabiltzen diren dokumentu, orri, kartazal, irakasle-koderno,.. ereduak biltzen dira.

Mendata BHIko Elkarbizitzaren Definizioa:

  • Mendata BHIk, ondorengo elkarbizitza izango duen ikastetxea nahi duela erabaki du:
  • Pertsona guztien arteko  errespetuan oinarritutakoa,
  • Denon ahotsak entzun eta kontutan izango dituena,
  • Elkar laguntza eta Solidaritatean oinarritutakoa,
  • Desberdintasuna aberastasun bihurtuko duena.
  • Denon eskubideak bermatzea ahalbidetuko duena,
  • Gatazketatik ikasteko eta hobetzen joateko aukera emango diguna.

Harremanetarako zerrenda

1A - TUTOREA: idoia.arrillaga@mendatabhi.net
1B - TUTOREA: eizamaia@mendatabhi.net
2A - TUTOREA: eliibarloza@mendatabhi.net
2B - TUTOREA: i.sorazu@mendatabhi.net
2C - TUTOREA: itziarbergara@mendatabhi.net
3A - TUTOREA: kontxibengoetxea@mendatabhi.net
3B - TUTOREA: olatzerdozia@mendatabhi.net
4A - TUTOREA: tomasramos@mendatabhi.net
4B - TUTOREA: enrike.eizagirre@mendatabhi.net
4C - TUTOREA:
nerea.aranburu@mendatabhi.net
EUSKARA HNP ARDURADUNA:
jokinlasa@mendatabhi.net
IKT ARDURADUNA:
i.sorazu@mendatabhi.net
ELKARBIZITZA ARDURADUNA:
arrateusatorre@mendatabhi.net
AGENDA 21 ARDURADUNA:
arantzaburgoa@mendatabhi.net
JANGELA ARDURADUNA:
eliibarloza@mendatabhi.net
IRTEEREN ARDURADUNA:
itziar.g@mendatabhi.net
GARRAIO ARDURADUNA:
012947ac@hezkuntza.net
LIBURUTEGI ARDURADUNA:
izaskunzugazagasti@mendatabhi.net
ORIENTAZIO MINTEGI BURUA:
arantxalanda@mendatabhi.net
EUSKARA MINTEGI BURUA:
jokinlasa@mendatabhi.net
GAZTELANIA MINTEGI BURUA:
anecana@mendatabhi.net
MATEMATIKA MINTEGI BURUA:
 i.elorza@mendatabhi.net
HIZKUNTZAK MINTEGI BURUA:
itziar.g@mendatabhi.net
GIZARTE MINTEGI BURUA:
joneiriondo@mendatabhi.net
NATUR ZIENTZIAK MINTEGI BURUA:
arantzaburgoa@mendatabhi.net