Lokailuak zer diren badakizu: perpausen arteko loturak egiteko mekanismoak. Erruz erabiltzen dira testuetan, iritzien logikan ondorioztapenak ( beraz, ondorioz … ), arrazoiak ( izan ere, bada … ), eta ideien emendio edo gehikuntzak ( ere, baita ere … ), kasik ezinbestekoak gertatzen baitira.
ERE emendiozko lokailua da arazorik larrienak sortzen dituena. Horregatik, horren lanketa proposatzen dizuegu.