Sailkatugabeak

Idatziak: gonbidapenak, bilera deiak, hiztegi bereziak…

2012(e)ko Martxoak 24
By

Beti zalantzatan zabiltza? Nola idatzi gonbidapenak? Nola bilereratarako deialdiak, erreklamazioak, doluminak…

UEMA, Udalerri Euskaldunen Mankomunitatearen web orrian BESTELAKOAK atalean idatzi eredu mordoa aurki dezakezu, hiztegi, informatikako euskarazko programa eta beste hainbat baliabide artean.

ZALANTZAK ZALANTZA, HARTU EREDUAK ETA EUSKARA ERABILPENAREKIN BULTZA!

Ahoskatzailea

2012(e)ko Otsailak 17
By

Euskal Herrira etorri berria zara,  eta  euskara ikasten ari zara jo eta ke, baina ez dakizu behar bezala [tz], [ts], [tx] edota beste zenbait hizki ahoskatzen, soinu arrotzak egiten zaizkizulako?

Edo agian euskaldun peto-petoa zara,  eta beste hizkuntzaren batean (ingelesa, frantsesa, txinera…) dituzu ahoskatzean zailtasunak?

Oso erraz ikas dezakezu: sakatu beheko ahoskatzailea estekan,  aukeratu hizkuntza eta hiztunaren ahotsa, idatzi ahoskatzen ikasi nahi duzun hitza, eta say it atalean sakatu, entzun eta errepikatu ongi esan arte.

AHOSKATZAILEA

 

 

 

3. mailakook, ez galdu haria!

2012(e)ko Otsailak 15
By

Hona aditz taulak (1. dok.    2. dok) erriro,  baina gogoan izan baduzuela aditzak.com webgunea zuen ariketak egiteko, edota euskaljakintza bloga ere. Hala ere, hona zuzenketa. Zeuek egindakoa zuzentzeko erabiltzen baduzue, askoz hobe. Azterketan ez da egongo taularik.

 

Kontuan izan,  taulak eskaneatu egin ditudala, eta deskargatu egin beharko dituzue, eta ondoren luparekin handitu.

3. mailakoentzako ahalera taulak

2012(e)ko Otsailak 10
By

Hona ahalerako taulak ( n-ni-nk, alegiazkoa eta iragana). Ez ahaztu ariketak 90. eta 91. orrialdeetako ariketak egiteaz.

Ondo pasa asteburua!

 

1. mailakoak, azterketa bezperan

2012(e)ko Otsailak 7
By

Kaixo!

Honezkero ikasita izango dituzue ikasi beharrekoak, eta hona hemen Lan Koadernoko azken zuzenketak (bi zatitan datoz, eta deskargatu egin behar dira ondo ikusteko).

Zuzenketak 1

Zuzenketa 2

2. mailakook, adi!

2012(e)ko Otsailak 6
By

Aditza lantzen jardun dugu gaurkoan,hain zuzen, NOR-NORK-eko baldintza eta ondorioa.

Ondo egin duzuela ziurtatzeko jo bi leku hauetara:

Euskaljakintzako Aditzen atalera edo Aditzak.com era.

Ez ahaztu bihar, hilak 7, zuzenduta izan beharko dituzuela taulak, eta deklinabide ariketak eginda.

 

 

Hizkuntza ekologia

2012(e)ko Urtarrilak 19
By

Natura babesteko, espezieak ezagutu behar ditugu; kulturak babesteko, hizkuntzak.

Zeure burua ekologistatzat baduzu, sakatu ondoko estekan. Merezi du.

Hausnartu ondoren bihotzak agintzen dizuna  zure ahora ekarri, gainontzekoen entzumenaren gozamenerako.

http://www.berde-berdea.net/archivos_recursos/hizkuntza-ekologia/index.htm

Badator San Balentin eguna

2012(e)ko Urtarrilak 18
By

Aupa neska-mutilok! Gerturatzen ari dela otsailaren 14a! Badakizue, maiteminduon eguna. Eta zein ez dago maitemindurik? Denok dugu, seguru, norbait edo zerbait gure maitasun aitorpena merezi duena: pertsonaren bat, animaliaren bat, landareren bat… edozer gauza… Auskalo! Ez esan ezetz. Joan zaitezte, beraz, zuen gutunak, olerkiak…prestatzen, aurten ere sari ederrak baititugu idazle onenarentzat.

Animo, beraz, eta idatzi!

TXILLARDEGI JOAN ZAIGU

2012(e)ko Urtarrilak 18
By

Joan zen urtarrilaren 14an zendu zen Donostian, bere jaioterrian, Joxeluis Alvarez Enparantza “TXILLARDEGI”. Nor zen ez dakizuenontzat esan TXILLARDEGI euskal literaturak eman duen idazlerik garrantzitsuenetakoa  izan dela. Pentsa, adituek diotenez bera izan zen euskal nobela berriaren sortzailea, Leturiaren egunkari ezkutua liburuarekin. Horrez gain, euskaltzale eta abertzale sutsua ere izan zen. Euskal Herrian Euskaraz (EHE) taldearen sortzaile eta  bultzatzaileetako bat izan zen, besteak beste. Baina, zorionez edo zoritxarrez, historiara ETA taldea sortu eta berari izena eman zion gizona bezala pasatuko da batez ere.

Goian bego TXILLARDEGI!

Berari buruz zerbait gehiago jakin nahi duzuenontzat hona hemen zenbait esteka interesgarri:

http://www.basqueliterature.com/eu/Katalogoak/egileak/txillardegi

http://zubitegia.armiarma.com/?i=130

http://eu.wikipedia.org/wiki/Txillardegi

2. mailakook, garaia da hiztegiak erabiltzeko!

2012(e)ko Urtarrilak 16
By

Hona hemen, sarean dauden hainbat hiztegi:

Hiztegia.net : Hainbat hiztegi kontsultatzeko aukera.

Zehazki (Erdara-euskara): Kalkoak edo interferentzia lexikala ekiditeko ezinbestekoa!

Esaera zaharrak , Gotzon Garatek bildutakoak.

 

 

Orrialdeak