Hitzak deklinatzerakoan, gaztelaniak singularra eta plurala besterik ez ditu. Euskarak, ordea, mugagabea ere badu eta horrek zalantzak sortzen dizkigu. Horregatik, mugagabearen lanketa proposatzen dizuegu.
Hitzak deklinatzerakoan, gaztelaniak singularra eta plurala besterik ez ditu. Euskarak, ordea, mugagabea ere badu eta horrek zalantzak sortzen dizkigu. Horregatik, mugagabearen lanketa proposatzen dizuegu.
Lokailuak zer diren badakizu: perpausen arteko loturak egiteko mekanismoak. Erruz erabiltzen dira testuetan, iritzien logikan ondorioztapenak ( beraz, ondorioz … ), arrazoiak ( izan ere, bada … ), eta ideien emendio edo gehikuntzak ( ere, baita ere … ), kasik ezinbestekoak gertatzen baitira.
ERE emendiozko lokailua da arazorik larrienak sortzen dituena. Horregatik, horren lanketa proposatzen dizuegu.
Hona hemen, Euskaltzaindiak ezarritakoa:
Bat eta Batzuk-en deklinabidea
Ariketa bila jardun dut sarean, etahonako hauek aurkitu ditut: honako hau eta 2. Ea gustuko dituzuen. Antzinako ariketen antza dauka, baina lagunduko digulakoan nago.
Horrez gain, gramatika eskuliburu labur bat ere ondo etorriko zaigu, edozein kontsulta egin nahi dugularik:
Deklinabide taulak, aditz, idaztarauak…
Ondo pasa asteburuan!
Hona hemen, sarean dauden hainbat hiztegi:
Hiztegia.net : Hainbat hiztegi kontsultatzeko aukera.
Zehazki (Erdara-euskara): Kalkoak edo interferentzia lexikala ekiditeko ezinbestekoa!
Esaera zaharrak , Gotzon Garatek bildutakoak.
Beti berdin! Ez dago modurik kontu hori buruan sartzeko. Buruan ez, baina interneten makina bat lekutan daude horri buruzko argibideak eta ariketak. Honako hauek Ikasbiletik atera ditutu (HABEk bere baliabideak sareratzeko daukan plataforma):
Herri eta herrialdeen deklinabidea. -A itsatsia
-A ITSATSIA EUSKAL TOPONIMOETAN
Kuxkuxeatu, seguru hainbat kontu interesgarri gertatuko zaizkizula!
Kaixo, lagunok!
Hona ariketa liburuko ariketak nola egin jakiteko hainbat argibide:
Sartu esteka hauetan eta zuzendu zuen ariketak.