Bertsolaritza

Bertsotan trebatzen

2012(e)ko Urtarrilak 31
By

Trebeak  zarete Mendatako ikasle batzuk bertsoak sortzen;  garbi utzi duzue hori Zubeltzu Bertso Paper lehiaketan parte hartu duzuen guztiok.

Zaletasuna jada baduzuenok  jarraitzeko,   eta, oraindik bertsoak egitea zaila dela uste duzuenok, dena lanketarekin lor daitekeela jabetzeko, hona  jolaserako proposamena. Bertso Eskolak orrian badituzue jolas batzuk, ordenagailua erabiliz bertsotan trebatzen jarraitzeko. Jolas hauekin bertso neurriak, errima… landuko dituzue, eta gure bertsolarien berri ere izango duzue.

Bestalde, gogora ezazue aurten Bertsozale Elkartea,  sortu zeneko 25. urteurrena ospatzen ari      dela.

Orrialdeak