Latest Story

Idatziak: gonbidapenak, bilera deiak, hiztegi bereziak…

2012(e)ko Martxoak 24
By

Beti zalantzatan zabiltza? Nola idatzi gonbidapenak? Nola bilereratarako deialdiak, erreklamazioak, doluminak…

UEMA, Udalerri Euskaldunen Mankomunitatearen web orrian BESTELAKOAK atalean idatzi eredu mordoa aurki dezakezu, hiztegi, informatikako euskarazko programa eta beste hainbat baliabide artean.

ZALANTZAK ZALANTZA, HARTU EREDUAK ETA EUSKARA ERABILPENAREKIN BULTZA!

Ahoskatzailea

2012(e)ko Otsailak 17
By

Euskal Herrira etorri berria zara,  eta  euskara ikasten ari zara jo eta ke, baina ez dakizu behar bezala [tz], [ts], [tx] edota beste zenbait hizki ahoskatzen, soinu arrotzak egiten zaizkizulako?

Edo agian euskaldun peto-petoa zara,  eta beste hizkuntzaren batean (ingelesa, frantsesa, txinera…) dituzu ahoskatzean zailtasunak?

Oso erraz ikas dezakezu: sakatu beheko ahoskatzailea estekan,  aukeratu hizkuntza eta hiztunaren ahotsa, idatzi ahoskatzen ikasi nahi duzun hitza, eta say it atalean sakatu, entzun eta errepikatu ongi esan arte.

AHOSKATZAILEA

 

 

 

3. mailakook, ez galdu haria!

2012(e)ko Otsailak 15
By

Hona aditz taulak (1. dok.    2. dok) erriro,  baina gogoan izan baduzuela aditzak.com webgunea zuen ariketak egiteko, edota euskaljakintza bloga ere. Hala ere, hona zuzenketa. Zeuek egindakoa zuzentzeko erabiltzen baduzue, askoz hobe. Azterketan ez da egongo taularik.

 

Kontuan izan,  taulak eskaneatu egin ditudala, eta deskargatu egin beharko dituzue, eta ondoren luparekin handitu.

4.maila. Deklinabidea: Mugagabea

2012(e)ko Otsailak 14
By

Hitzak deklinatzerakoan, gaztelaniak singularra eta plurala besterik ez ditu. Euskarak, ordea, mugagabea ere badu eta horrek zalantzak sortzen dizkigu. Horregatik, mugagabearen lanketa proposatzen dizuegu.

Teoria eta ariketak 

Ariketak

Ariketak 2

Orrialdeak